Itzuli Mitzuli / Retorna tourra Bilbora heldu da

Itzuli Mitzuli / Retorna, talde ekologistek, hondakinen berreskuratze industriako enpresek, kontsumitzaileen elkarteek, eta sindikatuek bultzatutako proiektua da. Bilboko Areatzan  egongo da arratsaldez irailaren 28tik urriaren 8-ra arte eta bertan edari ontziak jasoko ditugu. Gure helburua birziklaje sistema bidezkoagoa, eraginkorragoa eta merkeagoa lortzea da, hau da, ontzietarako Gordailu Sistema bat ezartzea. Nola funtzionatzen du?

Oso erreza da. Sistema berriarekin edari bat erosten duzunean, ontziarengatik gordailu bat uzten duzu eta ontzia denda edo supermerkatu batean itzultzen duzunean gordailua berreskuratzen duzu. Adibidez Alemanian 25 zentimoko gordailu bat ordaintzen da. Ontzia zuzenean dendariari itzuli ahal diozu edo makina batean sartu eta dirua jaso. Orain dela asko bazegoen honen antzeko sistema bat Euskal Herrian, gogoratzen duzu?

Azken hamarkadan ontzien produkzioan hazkunde handia gertatu da, lehen ontziratu gabe saltzen ziren produktu asko gaur egun ontziratzeko joera handia dagoelako. Hauxe da azken urteetako hondakinen igoera handiaren arrazoi nagusia. Edarien alorrean ontzi berrerabilgarriak ordezkatu dira behin erabiltzeko ontziekin. Ontzi berrerabilgarriak aukerarik onena ematen dute edarien ontzien ingurugiro inpaktuak gutxitzeko, baina gaur egun ia ez dira erabiltzen, bakarrik erabiltzen dira jantoki eta tabernetan. Eta ontziratutako ura, freskagarriak, garagardoa eta zukuen kontsumoa asko igo da, kaleetako edukiontzi horiko bolumenaren erdia edarien ontziek osatzen dute.


Azken hogei urtetan ontziak egiteko erabiltzen den plastikoa eta metalaren kontsumoa bikoiztu egin da. Honek beste herrialdetatik egin behar diren inportazioen menpekoak bihurtzen gaitu, kostu ekonomiko handia dakar eta ingurugiroa kaltetzen du.
Teorikoki ontzi fabrikatzaileak behartuta daude ontzien birziklajeagatik diru kopuru bat ordaintzera, baina bakarrik, eta hor dago gakoa, kaleetako edukiontzi horietan bildutako ontziena. Arazoa da edukiontzi horietan bakarrik jasotzen dela fabrikatutako ontzi guztien ehuneko hogei ta hamarra

Orduan nork ordaintzen du falta den ontzien ehuneko hirurogei ta hamar horren tratamendu kostua? Kostua herritar guztiok ordaintzen dugu gure zergen bidez. Benetan behar dugun hondakinen kudeaketa sistema daukagu? Orain dela hamar urte baino gehiago martxan den kudeaketa sistema honek huts egin du. Ez du mugatu ontzien produkzioaren hazkundea, ez du lortu herritarren parte hartzea birziklajean, ez du lortu ontzien fabrikazioak eta gestioak sortzen duten kutsadura gutxitzea, kontrakoa, eta ez du lortu kutsatzen duenak birziklajearen kostuak ordaintzea.

Hemen orain dela hogei ta hamar urte ontzi berrerabilgarrien sistema galdu genuen baina herrialde askotan sistema horrekin jarraitu dute. Adibidez Alemania, Herbereak, Danimarka, Finlandia, Estatu Batuetako zenbait estatuk eta leku gehiagotan. Baina ontzi berrerabilgarrien sistema osatzeko, behin erabiltzeko ontzien gaineko gordailu eta itzulketa sistema bat ezarri dute, eta herrialde bakoitzak bere beharretara eta legedira egokitu du.

Sistema hori berreskuratu behar dugu, administrazioak horren aldeko apostua egin behar du, eta hori lortzeko lehenengo urratsa, behin erabiltzeko ontzien gaineko gordailu eta itzulketa sistema bat ezartzea da. Berreskurapen eta bereizketa sistema honen metodologiaz lortzen den materialaren purutasuna oso handia da. Alemania bezalako herrialdeetan prozesuaren ostean lortzen den materialak, hemengoak baino lau aldiz mozkin haundiagoak ematen ditu.

Sistema honekin jatorriko ontziko materialarekin ontzi berdina fabrikatu ahal da berriro ere. Prozesu zikliko bat da, ur botila baten plastikoa birziklatuz, ur botila berri bat lortzen da.

Gaur egungo sisteman ordea, ur botila baten plastikoa kalitate bajuagoko material batean bihurtzen da, prozesu bakoitzean materiala balioa galtzen duen espiral bat sortuz eta azkenean ezertarako balio ez duen hondakina bihurtzen da.

Zer gertatzen da berreskurapen mailarekin? Gaur egun Estatu Espainiarrean fabrikatzen diren ontzien ehuneko hogei ta hamarra baino ez dira berreskuratzen, baina gordailuaren sistema martxan den herrialdeetan ehuneko larogei ta hamarra baino altuagokoa da.
Sistema honi esker herrialde askotan ontzien fabrikazioan eta errausketan sortutako gasak gutxitzea lortu dute. Lenengaien inportazioak gutxitu dituzte eta zabortegi eta errauskailuen beharra ere, eta kaleetan eta beste espazio publikoetan botatako ontzien arazoarekin ia erabat bukatzea lortu dute.

Gaur eta hemen ontzien kudeaketa sistema modernizatu ahal dugu, oraintxe da momentua, bidegabea eta ez eraginkorra den sistema batetik gu guztion beharreta egokitzen den sistemara pasatzeko.

 

   Organizaciones que apoyan los Sistemas de Depósito para evitar el abandono de residuos en el medio ambiente:

   
 

   Retorna es miembro de: